Erreserbatu orain
  • SABAI LANDA ETXEA

    Zuhaitzekin gozatzeko egiña
2 - 4 pertsonak  personas
2 camas
C30x30_wifi eu, categorias, wi-fi-gratuita
230 € gau bakoitzeko .Ekaniaren 15etatik irailaren 15era . Jai egunetan.
195 € gau bakoitzeko urteko beste egunetan 

Aintzinako sabaia

Garai batean animalientzako belar sikua gordetzen zen baserrietako lekuari Sabaia deitzen zitzaion,eta leku hau baserriaren egituran txertaturik agertzen zen, orduko nekazal bizimoduarekin estuki lotuta zegoelarik.

 

Sabaia gaur egun 95 metro koadroko etxe zabal eta erosoa da. Bertan, izei egurrarekin berritutako egitura sendoa aurkituko dugu , beko sua duen egongela eta egurrezko pieza eder biren artean dagoen birentzako ohea. Honez gain XVIII.    mendeko kabezero bat du bertatik brontzezko lanpara bat eskegitzen delarik.


Teilatutik lurrera doan lehiotegi zabal batek, Urdaibaiko mendi eta basoen edertasunaz eta hainbat landare eta zuhaitz espeziez osatzen den , Asteiko lorategiaz  gozatzeko aukera ematen digu   .Leku hau oso egokia da,beko suaren berotasunarekin eta sofan  irakurtzen dugun bitartean euriaren zaratak denboran uzten duen lorratzaz gozatzeko.

 

Sabaiko egongelaren ondoan , logela bat ere badago, gaztainondo egurrarekin egindako ohea eta komun konpletua dituena, honek ume txikiak dituzten familientzako oso egokia egiten duelarik.

 

ZER EKARRI BEHAR DUZU?

logotipo
  • SABAI LANDA ETXEA
  • SABAI LANDA ETXEA
  • SABAI LANDA ETXEA
  • SABAI LANDA ETXEA
  • SABAI LANDA ETXEA