Erreserbatu orain
  • WELLNESS

    Urarekin gozatzeko
  • WELLNESS

    Urarekin gozatzeko
  • WELLNESS

    Urarekin gozatzeko

Erlaxazioa sentitu

Ea Astei Landetxean, Euskadiko landetxeetan berritzailea den Uraren zentroa, eraiki berri dugu. Zentru honekin gure bezeroei eskeintzen diegun zerbitzua hobetsi nahi da.

Eraikin erakargarri eta abegikor honetan, zainketa pertsonala eta uraren eragin onuragarriak sentitu daitezke, horretarako; piszina klimatizatu, Spa, sauna eta masajeak izateko aukera dagoelarik. Uraren zirkuitoa egiteak, osasunarentzako eta edertasunarentzako onurak ekartzen ditu.

PISZINA KLIMATIZATUA; Igeriketa ariketa osasuntsu eta onuragarria

Gure piszinaren inguruan dagoen giro atsegin eta naturalak, dauden ikuspegi ederrekin batera, zure erlaxaziorako eta lasaitasunerako, oso lagungarriak izango dira.

Igeriketa, ariketa fisiko oso onuragarria da, gorputzeko gihar gehienak lantzen bait dira eta indarra eta erresistentzia emendatzen. Adimenarentzako ere ariketa ezin hobea da igeriketa, estresa gutxitu eta giharrak erlaxatzen direlako.

SPA; Stressa kentzeko ezinhobea

Spa batean sartzean, egunekotasunetik ihes egiteaz gain, ongizatea emendatu egiten da eta plazer sentsazio ezinhobeak izaten dira. Tentsio muskularrak eta estresa gutxitzeko lagungarri ona izaten da.

Gure inguruan dagoen lasaitasunak uraren tenperaturarekin batuta, loaren sakontasuna eta kalitatea asko hobetzen ditu.

SAUNA; Gorputzeko garbiketarako tresna

Gure uraren zentruak sauna bat ere badu, honek Sparekin batera osasunarentzako hainbat onura ekartzen dituelarik, baina betiere kontuz eta denborak neurtuta hartu behar da.

Tenperatura altuak eta hezetasunak, toxinen kanporatzea eragiten dute eta honez gain, endorfinak askatu, defentsak igo eta arnasbideak garbitu egiten dira. Saunak baita ere zelulitia eta giharretako miñak gutxitu egiten ditu, honek suposatzen duen eragin onuragarriarekin.

MASAJEAK; Ukipenarekin lortzen den erlaxazioa

Masajeek giharretako tentsioak gutxitu eta era naturalean gorputzeko prozesu fisiologiko eta emozionalak orekatzea dute helburu. Era berean erlaxazio sakona eta gustagarria eragiten dute, estresaren eragin negatiboak gutxituz.

Gure zentruan eskeintzen dire masaje desberdinak honakoak dira;

  • Masaje orokorra; bizkar eta hankak
  • Reflexoterapia
  • Eztiarekin masajeak; aurpegia eta bizkarra
  • Olio esentzialekin masajeak

TRATAMENDU HAUEN KONBINAZIOAK OSASUNARENTZAKO ONURA EZINHOBEAK ESKEINTZEN DITU, ONGIZATEA ETA BIZI KALITATEA HOBETUZ.

 .
Logo Wellness
  • WELLNESS
  • WELLNESS
  • WELLNESS
  • WELLNESS