Erreserbatu orain
Banner

n zaude: Noticias » HEMINGWAY´S URDAIBAI

HEMINGWAY´S URDAIBAI

Hemingway
26.05.2015

HEMINGWAY ETA URDAIBAI

Urdaibai eta Hemingwayren mundua, biak batera. Ez ohiko ibilbidean, ez ohiko uztarketak eta gogoetak. Ernest Hemingwayren beraren testuak irakurriz eta beste lekukotasun batzuk ezagutuz.Ibilbidearen nondik norakoabisitari bakoitzak bere gogoaren arabera erabakitzen du.

*Kanala. Andres Untzain.

Nor zen Andres Untzain?

 

Kuban Ernest Hemingwayk “enemanager espirituala” esaten zion Andres Untzain apaizak, bertan hemen zituengerra aurreko urteak, hara erbesteraturik joan aurretik. Ernest Hemingwaykberak “Basque Country” esaten zion gurearekin eta lagun euskaldunekin izanzituen harremenez hitz egiten hasteko lekua. Dena ez zen Sanferminak etazezenak izan, ezta inondik ere.

 

* Gernika

Zergatik Gernika?

 

George L. Steer kazetariak“euskaldunen hiriburu espirituala” eritzi zion Gernikarekin, Ernest Hemingwayk,izan zuen harremanik? Gernikan ohikoa ez den bisitaldia, garrantzi bereziaemanez Arbolaren gertuan dagoen gerrako gordelekuari.

 

Busturia – Altamira. PalacioTxirapozu.

Nor zen Jose María Uzelai?

 

Nor zen idazlearen lagun hura,hil arterainokoa, Sinsky, Sinbab Marinela euskaldunentzat?  Margolariak, Uzelaik, zein harreman mota izanzuen Pablo Picassorekin eta horrek, zein eragin izan zuen Guernia artelanarengeroan?

 

* Mundaka:

- Santa Katalina

Itsasoaren aurrean, Urdaibaikotxoko xarmantenetakoa. Leku ezin hobea Kubara jo beharra izan zuten euskaldunentestuingurua zertan zen azaltzeko. Zer esan Hemingay hil ostean argiratu bazenere idazlearen libururik landuenetakoa izan zen Islands in the Streamhorretan kontatzen zaigunaz?

 

 

Walking Mundaka.

The Old Man and the Sea (Agureaeta itsasoa) euskal tradizioan eta erbestean: Indalexio Tribisarrospe.

Hemingway Mundakan, Udalangerosa izenaz bataitu zuen 1959ko hartan.

 

Kasinoa.

Idazlearen beraren izkribuetanoinarrituz Hemingwayren jan-edan gogokoenen errepasoa egiteko leku egokia.

 

- Andres Untzainen hilobia.

Berton datza idazlearen lagunhandia. Kanposantu hau Sollubeko Batailaren erdigunean izan zen ErnestHemingwayk Madrilen bere lehenengo kronikak idazten zituen artean, 1937komaiatzean.

 

 

Bermeo:

Berton jaio Jose Maria Uzelai, edoUcelay. Uda langerosa izeneko hartan Hemingway Bermeon izan zen. MagnumArgazki Agentziaren sortzailetako Robert Capa lagun handia berton izan zen, SollubekoBatailan, 1937ko maiatzean.

 

 

 

Oharrak:

 

Bisitaldi gidatuaren denborahautazkoa da, ibilbideak aukerakoak diren bezala. Leku bakarra zein bai bainogehiago bisita liteke, baita proposaturik guztiak ere. Ibilbidearen nondiknorakoa erabakiak, hala denboren aldetik nola ibilbidearen aldetik,bisitariaren esku uzten da.

 

Bisitaldiaren erdigunea Mundakada. Mundaka goiz bakarrean zein arratsalde bakarrean, zein egun oso bateanbisita liteke.

 

Bisitatzekoak diren gainerako lekuakMundakarekin uztartu ahal dira, erabakia, beti ere, bisitariaren esku utziz.Proposaturiko leku guztiak bisitatzeak egun eta erdiko tartea eskatuko luke.

 

Azalpen labur honetanbisitatzekoak diren lekuetara segidan nola iritsi, errepidez eta zertan atzera-aurreraibili gabe, horixe jarri dugu. Ez da ezinbestez bete beharrekoa.

 

Nolanahi ere, H'sU ibilbide osoaegin nahi izango luke edonorentzat hemen proposatzen dugun leku-hurrenkeralitzateke egokiena.

 

Bisitaldia gidatuko duenarenaurkezpena:

Gaur egun Gidaria Edorta Jimenezda. Hemingway eta euskaldunak Zerbitzu Sekretutean (Susa, 2003) eta SanFermingway y otras historias de Ernest Hemingway (Txalaparta, 2005)liburuen egilea da. Idazleak berak sortu du ibilbidea, egitasmoaren sortzaileaden Urdabai On Kultura eta Aisialdi Zerbitzuak Kooperatiba Elkarte Txikiareneskutik.

 Prezioa: 5 euro orduko,ibilbideak dirauen artean.

Taldea: 2 lagun, gutxienez jota.

Eskaintza hau urte osoan dagoindarrean.

Harremana: urdaibaion@urdaibaion.com  

Tel. + 34 692859538

www.urdaibaion.com  


 Mapa Urdaibai

* Meeting point: Egitekoa denibilbidearen araberakoa.