Erreserbatu orain
Banner

n zaude: Zer Egin > Birding

Birding

martin
Martin arrantzaleA



alcaudon
ANTZANDOBI ARRUNTA

pico_menor  
OKIL TXIKIA                                                                                               

URDAIBAIKO BIOSFERAREN ERRESERBA


Urdaibaiko biosferaren erreserba, Bizkaiko kostaldean kokatua dago, inguru nahiko humanizatua izanda ere, inguru fisiko nahiko mugatuan, hainbat interes bereziko habitat eta ingurune natural ondo kontserbatuak mantentzen ditu.

Bere geomorfologiari dagokionez, ibai arro batena da, Oka ibaia delarik ibai garrantsitsuena. Hegoaldetik iparraldera egiten duen bidean, 12 km-ko ibilbidea egiten du, eta bide honetan, landazabal atlantiarrezko leku interesgarri ugari eta baita ere basogintzara bideratutako baso landaketak ikusi daitezke.

Fauna eta flora komunitate interesgarriak aurki ditzakegu Urdaibaiko ingurune desberdinetan, denen artean beren interes naturalistiko hainbatengatik, itsasadarrak uretako hegaztientzazko duen garrantzia aipatu behar da, bai migrazio garaian eta baita neguan ere.

Urdaibai ez da hegazti kontsentrazio izugarriak batzen diren leku bat, hala ere, hainbat espezie dira hemen bizi direnak eta leku hau aldi baterako erabiltzen dutenak, hau dela eta hegaztien behaketa praktikatzeko oso leku egokia da.Landa inguruan egun ederra pasatzeko aukera ona ematen du,lehorreko, uretako eta itsasoko hegazti mota

Urtesasoi bakoitzak bere potentzialitatea dauka, udazken eta neguan, bertan aurkitzen diren hegaztiez gain, hegoalderantzko migrazioan paduretan geldialdia egiten duten eta itsas ingurunetan, denborale gogorren sasoietan, kostaldera hurbiltzen diren beste batzuk ere, ikusi daitezke.

Udaberri eta udan ere bertakoez gain, europako ipar eta erdialdera bueltan doazen hegaztiez gain, bertako lezkadi, baso, landaketa forestal,txillardegi eta landazabal inguruetan kumatzen dutenak ere ikusi daitezke.