Erreserbatu orain
Banner

n zaude: Zer Egin > Gastronomia

Gastronomia

Vieiras-salteadas-con-ali-oli-de-coliflor-,-habitas-y-coral-de-zanahoria-1.jpg

Azalore Alioliarekin salteaturiko erromes maskorrak


Txipirones-a-la-plancha-con-un-arroz-cremoso-de-queso-de-oveja-
Ardi gaztarekin egindako arroz krematsua,plantzara egindako txipiroiekin


Pichon-de-Araiz-a-la-parrilla-con-cebolla-roja-de-zalla-en-texturas.jpg

araizeko usapal parrillan egiña kipula gorriarekin



hainbat aukera ematen dituen menua

.
 
Urdaibai Busturialdean, baserri eta arrantza munduak bat egiten dute.Batuketa berezi honek gure sukaldaritzaren aberastasun apartekoan du islada.Hemen gozatuko duzu beste inon ezbezala gure lurraren produktuetaz; arrain freskoak,okelak, gaztaiak, barazkiak frutak, ardoak..lurraren eta itsasoaren fruitu ederrenak, osotasunez gozatu daitezkeen menu aberats batean batzen ditugu. Hainbat ñabardura txiki eta bakarrek, gure sukaldaritza gozamenaren maila gorenera eramaten dute, eguneroko gutizi bat bihurtzen dutelarik 

Jatetxe handiak, sortzaile berriak, erretegiak,etxeko sukaldaritza eta pintxoz betetako tabernak, hauek dira Busturialdea-Urdaibai, mahai onaren zaleentzat, paradisu bihurtzen duten ezaugarriak.
Gure eskualdea, kalitate ezinhobe eta bakarra duten hainbat produkturen sorlekua da, hala nola Gernikako indaba eta piperrena.Eta hauek ezagutu eta betiko giroan erostea nahi izanez gero, Astelehen guztietan, duela mendeak egiten zen bezala, merkatu plazara hurbildu zaitezke eta bertakoekin erosketak egiten nahastu zaitezke, beste pertsona bat bezala.Hemen betiko saporeeen  eta plater berritzaileen sekretua ezagutuko duzu, kalitate hobereneko produktuekin eta maitasunarekin egiñak beti ere.Gozatu dezazula!
 
Era artisauean bertako produktuekin, kalitate altuko produktuak egiten dituzten ekoizleak aurkitu daitezke esate baterako; mermeladak, gazta ( behi eta ardiarena) sagardoa, eztia,txakoliña..

Honako herrietan, gure sukaldaritzan berezkoak diren plater gozoak daztatu daitezke. Arteaga, Forua, Gernika, Lekeitio, Elantxobe, Ibarrangelu,...
stua sartu...