Erreserbatu orain
Banner

n zaude: Zer Egin > Natura

Natura

San-Juan-de-Gaztelugatxe.jpg

 GAZTELUGATXEKO DONIENE

Marisma-1.jpg

PADURA

Isla-de-IZARO.jpg

 IZAROko irla

Ogono.jpg

OGOÑO LURMUTURRA

_MG_4030.jpg

BERMEO

_MG_9449.jpg

 MADARIAGA DORRRETXEA

BIZKAIKO GOLKOAN KOKATUA


Urdaibai, iberiar penintsulako iparraldean dagoen, eremu babesturik garrantsitsuenetako bat dugu.Itsas bazterreraino iristen diren basoak,olatuen indarra gozatzen duten itaslabarrak eta denbora gelditzen den hondartza ederrak .Padura eta kostaldeko herri hauetan, udan dagoen eguzkiaren argiak, uraren gardentasuna eta zeru urdinaren kolorea areagotzen dute. Urdaibai1984.en urtean izendatu zuten biosferaren erreserba Unescok eta bere edertasun magikoaren lilura agertzen digu.Urdaibaiko itsasadar zabalera, Oka ibaiaren urak iristen dira eta ongi-etorria kantauriko olatu gaziek ematen diete.

GuztI honek,  Mundakatik hasi eta Gernikaraino, euskal kostaldean  aurkitu dezakegun itsas hegaztien komunitate handiena aurkitzeko aukera ematen digu eta honez gain guzti honek, baso eta mendi magalek itsasertzearekin eratzen duten paisai ederra marrazten digu.Gernika da erreserbaren erdialdeko herrihandiena. Inguran nekazal errekurtsoak erabiliz beren eguneroko beharrizanak betetzen dituen hainbat auzo eta eleizate ditu . 

Gernikako uri zaharraean dago baita ere arbola zaharra,anaitasun eta bakea sinbolizatuz eta bakean bere nortasuna mantendu nahi duen herri zahar baten lekuko. Santa Maria eleiza gotikoa, Alegria jauregia, bizkaiko jaurerriko hospitalea, Santa Klarako konbentua eta nola ez arbola zaharra eta Batzar etxea dira Gernikako uriaren historiaren adibide argiak. Gernikan dago baita ere gaur egun Biosferaren erreserbako patronatuaren sedea den, Udetxea jauregia. 
 
Gernikatik hurbil,historiaurrera hurbildu gaitezke Santimamiñeko kobak bisitatuz , garai haietan ( orain 15.000 urte inguru) gizakiak nola bizi ziren eta orduko faunaren ( bisonteak..hartzak,etb..)arrastoak ematen dizkiguten horma irudiak daude.Itsasadarraren sartaldeko ertzean Busturia,Sukarrieta eta Mundakako herrixkak aurkitu ditzakegu , Urdaibai inguruan aspaldiko giza presentzia  erakutsiz. Giza presentzia hau erreserbaren eraketa eta iraupenerako ezinbestekoa da eta honen adibide,Sukarrieta aurreko kosta zatian, Txatxarramendi izena duen irla bitxia dago, bertan AZTIren instituto ozeanografikoa dago. 

Mundaka itsasadarraren bokalean kokatzen den marinel kutsuko herrixka arrantzalea dugu. Kostaldeko turismoa eta kultur turismoaren adibidea bere eraikin bitxien artean, XIV.en mendeko Santa Maria eleiza,  Larrinaga jauregia eta Kalbario edo Kurtzioko bidegurutzea daude. Iparraldera jarraituz ,Bermeo aurkituko dugu, Matxitxakoko lurmuturretik gertu, alde batean itsasadarrera eta beste aldean itsaso zabalera begiak zuzenduz.San Juaneko atea edo arkua, Demikuko eta  San Migeleko ermitak,Almike, Kurtzio,Eupeme deuna edo Mañuko eleizak, Taraskaren monumentua, Arrantzale museoa dira,Aritxatxuko hondartza eta Izaroko uhartearekin batera,bisitariarentzako ezin interresgarriagoak diren lekuak ditugu. Nola ez guzti honetaz aparte Bermeok baditu aukera gastronomiko ugari.Itsasadarraren beste aldean Kanala,Burrutzegana eta Omako baso margotua daude, azken hau Agustin  Ibarrola margolariak , lienzo natural bezala erabilia. Iparraldera jarraituz Elantxobeko portu txikia  bisitatuz Ogoñoko lurmutur ikusgarrira iritsiko gara. .

Gure ibilaldietan nahasketa berezi bat ikusiko dugu,non paduretako hezeguneak kostaldeko paisai basatiekin nahasten diren. Kala bakartiak eta landaredi anitzeko baso ederrak. Lezkadiak,festuka izeneko landare batez betetako ihitzadiak, itsas mihiluka, malbazeoak,artadiak,hariztiak,dunetako landaredi xerofiloak,otadiak,txillardegiak eta iratzeak dira paisai nahasi honetako zatiak. Basabizitzari dagokionez,hezegunetako hegaztiezgain, ugaztun ertain eta handi ugari aurki ditzakegu, hala nola; muxarra,kirikolatza,ipurtatsa,azeria,bisoiaedo ur-txakurra, katagineta,lepazuria,ogigaztaia,basakatua, orkatza eta basurdea. Tamainu ezberdinetako anfibio eta narraztiek ere osatzen dute Urdaibaiko biodibertsitatea 

Guzti hau eta gehiago ezagutarazteko, BusturianEuskadiko Biodibertsitate zentroa dago, XIV.enmendeko dorretxe izandako eta interpretazio zentroan bihurtutako eraikin ikusgarria. www.torremadariaga.org

Guzt ihonegatik eta beste hainbat arrazoirengatik,izendatu zuten Urdaibai Biosferaren erreserba, bisitariak eta bidaiariak elkartzen diren lekua. Egunez liluratu eta gauez,sinfonia eder batek, ipuinetako leku magikoetara eramaten zaituena. Une hauetan konturatzen gara Urdaiba iitsasadar magiko bat dela,ametsetako leku bat.