Erreserbatu orain
Banner

n zaude: Zer Egin

Zer Egin


AUKERA EZBERDINEKIN EGINDAKO MENUA

                                                                                                                                                                          
Busturialdea -Urdaibain, baserria eta itsasoaren arteko elkarbizitza ematen da. Elkarbatze hau gure gastronomian oso ondo isladatzen da, ditugun jan eta edari desberdin guztietan. Hemen beste inon ez bezala gozatu ahalko duzu gure, arrain , okela, barazki, ardo eta gaztetaz. Itsako eta lehorreko produktu hoberenak, sapore eta gustu ederrez beteriko sukaldaritzan ustartzen dira, denak zuk gozatzeko.Hainbat ñabardura txikik, gure sukaldaritza, plazerraren maila gorenera darama,eguneroko gozamen bat bihurtuz.Jatetxe handiak, sortzaile berriak erretegiak betiko sukaldaritza eta pintxoz beteriko tabernak,Busturialde-Urdaibai ondo jatearen zaleentzako leku ezinhobean bihurtzen dute.

Eskualde hau dugu,bakarrak eta kalitare ezinhobekoak diren Gernikako indaba edota piperraren jatorria.Hauek ezagutu nahiez gero, aintzako garaietatik egiten den bezala, astelenetako merkatura hurbildu eta bertako bat bezala, jendearekin nahastu zaitezke eta erosketak egin.

Betiko zaporeak eta sukaldaritza berritzailea aurkituko dituzu hemen, maitasunez egindako eta kalitate altuko produktuekin egina.Gozatu ezazu!

Bertako kalitatezko produktuekin, artisauen eran lan egiten duten hainbat baserritar ekoizle eta euren produktuak aurkitu ditzakezu; behi edo ardi gazta, mermeladak, eztia, txakoliña eta sagardoa.
 
Ondorengo herrietan ere bertako jakiak jan daitezke; Arteaga, Forua, Gernika, Lekeitio, Elantxobe, Ibarrangelua,...